jueves, 19 de noviembre de 2009

AZAROAK 21-EKO PARTIDUAK

Gure ikasleek oraindik ere saskibaloiarekin jarraitzen dute.Asteburu honetan ere, kirol honetan arituko dira.
Ordutegia

miƩrcoles, 11 de noviembre de 2009

ESKOLA KIROLAREN ADARRAK

Eskola Kirola, hainbat kirol helburu eta eduki landu eta lortzeko oso tresna baliagarria da. Horiez gainera, hezkuntza helburuak lantzeko bide garrantzitsua ere bada. Bestalde, euskara sustatu eta bultzatzeko aukera handia ematen duen eskolaz kanpoko ekintza interesgarria da.

Kirol mundura sartzeko erraztasun eta baliabideak eskaintzen diren bezala, kirol aukera ahalik eta zabalena erakustea du helburu, ahal den heinean.

Klik hemen eskola kirolaren adarrak ikusteko!

martes, 10 de noviembre de 2009

ASTEBURUKO PARTIDUAK

Klik hemen

ESKOLA KIROLA 2009-2010

Ikasturte honetan, Bergarako Eskola Kirola hobetu eta sustatzeko asmoz, zenbait aldaketa egongo dira.
Aldaketa nabarmenena jarraian aurkezten dugun Lehiaketa Sistema izango da.Sistema honek ikasturteko egutegian azaltzen diren kirol guztiak hartuko ditu beregain, bai partiduetakoak eta baita topaketetakoak ere.
Beraz, haurren motibazioa, partaidetza eta asteburuetan kirolarekiko konpromisoa sustatzeko asmoz, irizpide desberdinetan oinarrituz (jarrera, partaidetza, puntuaketa) jardunaldi bakoitzean talde bakoitzaren lana baloratuko da. Alde batetik, jarrera puntuatuko da ( joko arauekiko, taldekideekiko, materialarekiko eta arbitroen erabakiekiko errespetua...) Bestetik, partaidetzak garrantzi handia izango du (jardunaldi bakoitzeko taldekide kopurua...). Azkenik, partidu eta topaketetako lehien emaitzak kontuan hartuko dira.
Hau guztia honela izanik, guztion parte hartze eta laguntzaz, egunetik egunera gure eskola kirolaren kalitatea hobetzen saiatuko gara, beti ere haurren hobe beharrez, kirolaren bitartez ondo pasatu eta disfruta dezaten.

LEHIAKETA SISTEMA

Ondorengoak izango dira sistema honen puntuaketan baloratuko diren irizpideak:

1) JARRERA: Jardunaldiaren hasieratik bakoitzak 3 pntu izango ditu.Ondorengo irizpideren bat bete ezean, puntuaketa jaitsiko zaie:
- Joko arauak errespetatzen ditu.
- Taldekideak errespetatzen ditu.
- Materiala errespetatzen du.
- Arbitroaren erabakiak errespetatzen ditu.
- ....

2) PARTAIDETZA: Talde bakoitzaren kopuruaren arabera, jardunaldi bakoitzeko asistentzia hartuko da kontuan.Topaketen partaidetza sustatzeko, hauek izango duten partaidetzaren balioa partiduetakoa baino handiagoa izango da.

3) PUNTUAKETA: Jardunaldi bakoitzeko emaitzak hartuko dira kontuan. Partidu bat irabazteagatik 3 puntu izango dira; berdinduz gero 2 eta 1 partidua galtzen bada. Topaketetan ere sistema berdina mantenduko da, hauen partaidetza bultzatu eta lehia kutsua emateko helburuarekin.



lunes, 2 de noviembre de 2009








ZERGATIK DA ESKOLA KIROLA HEZITZAILE?


Giza harremanak lantzen dira: Taldean integratzen laguntzen du, taldekide eta aurkariekin harremanak lantzen laguntzen du, arazoak elkarrekin konpontzera bultzatzen du, garaipena eta porrota onartzera bultzatzen du...









Haurren garapena eta formazioa ematen da: Denek dute tokia eskola kirolean, ikas prozesua emaitza baino garrantzitsuagoa da.


Kirola ona da osasunerako: Gaur egun, haurrak gero eta gutxiago mugitzen dira eta horrek eragin zuzena du osasunean. Kirola maiztasunez praktikatzea beharrezkoa da gaixotasunak saihesteko eta pisua kontrolatzeko.


Eskola kirolak kirolari osoago bat izaten laguntzen du: Haurrek ikasturtean zehar hainbat kirol praktikatzen dituzte eta etorkizunean gustukoena aukeratzen lagunduko die. Kirol eskaintza aberatsa da eta heziketarako abantailak ditu.




ESKOLA KIROLAREN HELBURU NAGUSIENAK


·Kirola eginez haurrak hezitzea:
- Kirol ezberdinak ezagutzea


- Haur guztien partehartzea bermatzea


- Kirola eginez ondo pasatzea


- Haurrek euren kirol trebezia...


·Haurren garapenean laguntzea:
- Haurren autonomia garatzen laguntzea


- Praktika ezberdinen bidez, haurren sormena lantzea


- Pertsonen artean bereizketarik gabe jasotako tratua landu


- Haurrek azaleraturiko sentipenak bideratzen lagundu


- Haurrak aske sentitzen lagundu


·Baloreetan haurrak hezitu:

- Haurren arteko harremanak sustatu


- Talde giro ona sortzen lagundu


- Lagunartean elkarren arteko errespetua bultzatu


- Lankidetza eta laguntasuna bultzatu


- Partiduetan, kiroltasunez eta gogo biziz lehiatu


- Norberaren eta ingurunearen garbitasuna landu


- Kirol guneak eta materiala zaindu


·Euskararen erabilera sustatu:
- Euskara kirolarekin erlazionatzea lortu nahi da


- Kirol ekintza guztietan euskararen erabilera suspertzea


- Euskaraz ondo pasa daitekeela konturatzea


- Euskarazko kirol hiztegia lantzea


- Euskaraz hitz egitea motibatzen duten kirol jokoak lantzea...