martes, 10 de noviembre de 2009

ESKOLA KIROLA 2009-2010

Ikasturte honetan, Bergarako Eskola Kirola hobetu eta sustatzeko asmoz, zenbait aldaketa egongo dira.
Aldaketa nabarmenena jarraian aurkezten dugun Lehiaketa Sistema izango da.Sistema honek ikasturteko egutegian azaltzen diren kirol guztiak hartuko ditu beregain, bai partiduetakoak eta baita topaketetakoak ere.
Beraz, haurren motibazioa, partaidetza eta asteburuetan kirolarekiko konpromisoa sustatzeko asmoz, irizpide desberdinetan oinarrituz (jarrera, partaidetza, puntuaketa) jardunaldi bakoitzean talde bakoitzaren lana baloratuko da. Alde batetik, jarrera puntuatuko da ( joko arauekiko, taldekideekiko, materialarekiko eta arbitroen erabakiekiko errespetua...) Bestetik, partaidetzak garrantzi handia izango du (jardunaldi bakoitzeko taldekide kopurua...). Azkenik, partidu eta topaketetako lehien emaitzak kontuan hartuko dira.
Hau guztia honela izanik, guztion parte hartze eta laguntzaz, egunetik egunera gure eskola kirolaren kalitatea hobetzen saiatuko gara, beti ere haurren hobe beharrez, kirolaren bitartez ondo pasatu eta disfruta dezaten.

LEHIAKETA SISTEMA

Ondorengoak izango dira sistema honen puntuaketan baloratuko diren irizpideak:

1) JARRERA: Jardunaldiaren hasieratik bakoitzak 3 pntu izango ditu.Ondorengo irizpideren bat bete ezean, puntuaketa jaitsiko zaie:
- Joko arauak errespetatzen ditu.
- Taldekideak errespetatzen ditu.
- Materiala errespetatzen du.
- Arbitroaren erabakiak errespetatzen ditu.
- ....

2) PARTAIDETZA: Talde bakoitzaren kopuruaren arabera, jardunaldi bakoitzeko asistentzia hartuko da kontuan.Topaketen partaidetza sustatzeko, hauek izango duten partaidetzaren balioa partiduetakoa baino handiagoa izango da.

3) PUNTUAKETA: Jardunaldi bakoitzeko emaitzak hartuko dira kontuan. Partidu bat irabazteagatik 3 puntu izango dira; berdinduz gero 2 eta 1 partidua galtzen bada. Topaketetan ere sistema berdina mantenduko da, hauen partaidetza bultzatu eta lehia kutsua emateko helburuarekin.



No hay comentarios:

Publicar un comentario